Eric Hobsbawm (Alexandria, Egipto, 1917) historialari marxista ezaguna eta mugimendu sozialei buruzko erreferentziazko ikerlanen egilea hil da gaur goizean, haren senideek jakinarazi dutenez. Hobsbawm Britania Handiako Alderdi Komunistaren kidea luze izan zen, baita Alderdi Komunistako Historialarien Taldekoa. XVIII eta XX. mendeen arteko historia eta nazionalismoak izan ditu aztergai, besteak beste. Hark idatzitako zenbait liburu erreferentziazko lanak bihurtu dira historialari eta politologo ugarirentzat.
2009ko otsailean izan zen Bilbon, hitzaldi bat ematen.
Honakoak dira Hobsbawmek idatzitako liburuetako batzuk:
-The Age of Capital, 1848-1875 (Kapitalaren garaia, 1848-1875)
- The Age of Revolution : Europe 1789-1848 (Iraultzaren garaia: 1789-1848)
- The Age of Empire (Inperioaren garaia)
- Nations and Nationalism since 1780 (Nazioak eta Nazionalismoak 1780az geroztik)