Euskara

'Erlea' aldizkaria sortu du Euskaltzaindiak, 90. urteurrenean

Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzain osoa da hedabidearen zuzendaria. Bihar urteurrenaren amaierako ekitaldi instituzionala egingo dute, Gipuzkoako Foru Aldundian.

2009ko urriaren 8a
19:04
Entzun 00:00:0000:00:00
90 urte bete ditu aurten Euskaltzaindiak eta urteurrenarekin bat etorrita, Erlea kultura aldizkari berria aurkeztu du gaur. Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzain osoa da aldizkariaren zuzendaria eta Pamiela argitaletxea arduratu da edizioaz eta diseinuaz.

Aldizkaria kaleratzearekin Euskaltzaindiak euskal kulturaren eremuan "present egon nahi du, modu aktibo eta esanguratsuan", Andres Urrutia euskaltzainburuak nabarmendu duenez. Gainera, "bere poza eta Euskaltzaindiaren poza" adierazi du: "Badudalako, badugulako, esparantza bat: Aldizkariak bere bidea egingo duela munduan zehar, eta hain zuzen ere hortara datoz Euskaltzaindiaren zina eta konpromisoak".

Atxaga bere aldetik, aldizkariaren egituraz eta ezaugarri nagusiez hitz egin du. Proba bat dela ere esan du idazleak: "Euskaldunok muga bat gainditu dugu, badugu gune sendo bat, euskal literatura sustazeko gutxienezko irakurle kopuru bat; orain erremediorik gabe, aurrera joan behar dugu".

Bihar Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren amaierako ekitaldi instituzionala egingo dute, Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundian, 11:00etan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.