Musika. Sharon Stoner

'Erraietatik'

Argitalpena: Egilea editore.

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2019ko azaroaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Badoaz eta badatoz. Tristea da talde esanguratsu bati ikusi arte esatea. Biharamunean, ordea, beste ehunka euskal talde daudela konturatuko gara. Esaterako, Oñatiko Sharon Stoner hirukoa. Zazpi urteko tregoari bukaera eman diote Erraietatik laugarren diskoarekin. Bederatzi taupada ditu, stoner arruntetik harago doazenak. Sateliteak aurrerapenarekin euren oinarria mantendu dutela erakutsi zuten. Bestelako erritmo freskagarriak ditu Otso borobilak, eta badira Iñigo Ibarrondo abeslariak bakarka —Zingira proiektuarekin— jorraturiko rock progresiboaren zertzeladak (Inozoen salbamena). Tira eta doom lehor pixka bat ere bai (Maskara). Rockak eta popak ere lekua dute, eta bitxia da azken kantuaren izena Agurra izatea. Agur batekin nahikoa dugu, momentuz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.