Irudia. Donostia
Errefuxiatu rohingyen egunerokoa

Giza Eskubideen Zinemaldiaren harira, Rohingya exodoa erakusketa zabaldu dute Aieteko Kultur Etxean. Rohingya herriko gehienak musulmanak dira, eta, haien aurkako operazio militar bortitz baten ondorioz, ehunka milaka Myanmarko Rakhine estatutik Bangladeshera joan ziren ihesi, 2017ko abuztu-irailetan. Ordutik, 900.000tik gora bizi dira munduko errefuxiatu eremurik handienean, Cox's Bazar hirian, bizi baldintza ezin gogorragoetan. Errefuxiatuon egunerokoa irudi bidez azaltzen ditu Mugarik Gabeko Medikuen erakusketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu