Erromatarren garaiko aztarnak topatu dituzte Irunen (Gipuzkoa). K. o. I. mendekoak dira, eta hiriko etxe erromatar baten sotoan topatu dituzte, La Bixera eraikina bota eta gero. Askotariko hondarrak aurkitu dituzte, eta horietako batzuk ia osorik agertu dira: baxerak, kazolak, argizuloak eta anforen arrastoak, besteak beste. Materialak hiru metroko luzerako eta «oraingoz» 80 zentimetroko sakontasuna duen zulo batean zeuden. Ostiralean agertu baziren ere, atzo erakutsi zituzten.
Mertxe Urteaga Arkeolan eta Oiasso museoko zuzendariak azaldu duenez, orain bi mila urte inguru erromatarrek urbanizatze lan handiak egin zituzten Irunen, eta lurra berdintzeko zeramikazko hondarrak aprobetxatu zituzten. Arkeologoek arrasto horietako asko berreskuratu dituzte egun hauetan. 2010ean egin zutenikerketa baten bidez izan zutenK. o. I. mende amaierako Irungo urbanizatze prozesuaren berri.
Erromatarren garaiko aztarnak aurkitu dituzte Irungo La Bixeran
Zeramikazko zenbait hondar agertu dira, K. o. I. mendeko hiriko erliebea berdintzeko erabilitakoak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu