Errudunez eta konplexuez

Pako Aristik eta Xabier Lopez Askasibarrek irabazi dute Cafe Bilbao teatro laburreko euskarazko saria, 'ex aequo'Lanak sarean zabaldu dituzte, eta udaberrian irakurketa dramatizatuak egingo dituzte

Mikel Martinez, Xabier Lopez Askasibar, Victor Iriarte eta Pako Aristi, atzo, Bilbon. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS.
Irune Berro Urrizelki.
Bilbo
2011ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Ametsetan zela hasitako istorioa agertoki batean amaitzea litzateke Pako Aristiren (Urrestilla, Gipuzkoa, 1963) «azkeneko ametsa». Hots, Azken neuronaren heriotza idazlana agertoki batean antzezlan bihurtuta ikustea. Cafe Bilbao Teatro Laburreko Gidoien Lehiaketako euskarazko saria irabazi du Aristik. Atal horretan, Xabier Lopez Askasibarren (Lizarra, Nafarroa, 1979) Piztu gabeko zigarroa lana ere saritzea erabaki du sariketaren antolatzaileak, Mikel Martinez aktore eta Cafe Bilbaoko arduradunak. «Elkarren oso desberdinak dira lanak, baina ederrak biak». Hortaz, Aristik eta Lopez Askasibarrek irabazi dute euskarazko saria, ex aequo.

Literaturan maiz jorratu den gai batez, «erruduntasun faltsuaz» idatzi du Aristik Azken neuronaren heriotza obran. «Istorio ezaguna da literaturaren munduan, batez ere Kafkak jarri zuen modan». Aristik «errurik ez daukan» herritar baten atxiloketa azaldu du, «baina errurik izan ez arren, atxilotu egingo dute, eta Poliziaren galdeketen ondorioz, egoera korapilatuz joango da, eta akusazio oso larriak egotziko dizkiote».

Nolanahi den, Aristik ez du tragediarik ondu, «komedia baizik». Euskal Herriko egoerarekin «zerikusi handia» duen lana dela dio. «Askotan gertatzen da hemen: jendea atxilotzen dute, eta prentsak sekulako lerroburu hanpatuak egiten ditu, akusazio larriak egotziz. Adibidez, aurreko astean lagun bi atxilotu zituzten, eta ETAren arduradun informatikoak zirela zabaldu zen toki guztietan. Egun gutxira neska aske utzi zuten. Nire istorioak lotura du horrelako gertaerekin».

Horrelakoak Euskal Herrian sarri askotan jazo arren, amestu egin zuen obraren hasiera Aristik. «Gorde» egin zuen, harik etaprentsaren bidez Cafe Bilbaoren sariketaren berri izan zuen arte. «Idaztea eta bidaltzea erabaki nuen». Orain agertoki batean ikustea gustatuko litzaioke. «Antzerkiak ez du zentzurik testu moduan; aktoreek ematen diote zentzua, eszenan», azaldu du idazleak.

Bestalde, Lopez Askasibarrek «lan antidramatikoa» ondu du: Piztu gabeko zigarroak. Bakarrizketa biren bitartez, bi pertsonaia mitikoren, Edipo eta Jokastarenarteko topaketa kontatu du.

Gaur egunera ekarriditu, gaur egungo ezaugarri eta hizketa moldeak emanez. «Kale kantoi batean topo egingo dute, eta bakoitzakbere ikuspegitik azalduko du enkontru horretan bizitakoa. Edipo gaztea da eta bere bizitzako emakumearen bila dabil. Jokasta, berriz, prostituziotik libratuko duen gizonaren bila dabil», azaldu du Lopez Askasibarrek. Baina ama-semeak dira Jokasta eta Edipo, «eta denek dakigu Ediporekin zer gertatzen den», esanez iradoki ditu lanaren muina eta amaiera idazleak.

Espainieraz, Victor Iriarte

Espainierazko atalean, Victor Iriartek (Iruñea, 1965) irabazi du Cafe Bilbao saria. Kazetaria da lanbidez, eta hainbat urtean lankideen artean ikusitako osasun arazoek —estres eta antsietate egoerek— eta pandemien eta halakoen inguruan «kazetaritzan egin ohi den literaturak» inspiratuta idatzi du lan saritua: La esquela.

Aristiren Azken neuronaren heriotza etaLopez Askasibarren Piztu gabeko zigarroak obrekin batera, Cafe Bilbaoren webgunean irakur daiteke Iriarteren La esquela. www.bilbao-cafebar.com atarian daude denak. BainaArtez argitaletxearekin liburu batean jasotzeko aukera ez du baztertzen Martinezek. Aurten beteko ditu ehun urte Bilboko Plaza Barrian dagoen kafetegiak, eta sariketaren zortzi ekitaldietan gailendutako lanekin argitalpen bat osatu nahi du Martinezek. Dena den, Cafe Bilbaok berak antolatzen duen Bilboki jardunaldietan, Aristi, Lopez Askasibar eta Iriarteren lanen irakurketa dramatizatuak egingo dituzte udaberrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.