Errumanian kokatu du Sanchez-Ostiz idazleak azken nobela

Moda literarioei ironiaz begiratuz, egia eta fantasia nahasi ditu 'Cornejas de Bucarest' obra sarkastikoan

Inigo Astiz
Iruñea
2010eko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Erronka baten emaitza. Hori daMiguel Sanchez-Ostiz idazle nafarraren Cornejas de Bucarest (Bukaresteko beleak) nobela, berakazaldu duenez. Bukaresten izan zen egilea 2007an, Pio Barojari buruzko hitzaldia ematen, eta hango irakasle batekin hizketan ari zela, gaztelerazko eleberrietan postmodernoak bakarrik interesatzen zitzaizkiola esan zion idazleari. Sanchez-Ostizek hori zer ote zen galdetu, eta hau erantzun zion irakasleak: «Testuartekotasun handiko eta fikzio autobiografikoko eleberriak». Eta amu horri heldu zion Sanchez-Ostizek, ironiaz aitortu duenez; «'A bai?', pentsatu nuen. 'Bada, tori testuartekotasuneko eta fikzio autobiografikoko liburu bat!'».

Izan ere, Sanchez-Ostizen antz handia du nobelako narratzaileak. Espainiako literaturako pikaroaren figurari buruz hitz egitera joan da Bukarestera, eta pikaro mordoa aurkituko du han. Nahasian doaz fikzioa, egiak eta literatura, idazleak azaldu duenez. Sanchez-Ostizen zehaztapen ironikoarekin, betiere: «Asmatuak dira nobelako pertsonaia eta egoera guztiak, baita narratzailea eta, noski, idazlea bera ere». Pamielak kaleratu du liburua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.