Esne Beltza, Ezpalak eta Ibil Bedi Aste Nagusi Piratan

Abuztuaren 12tik 19ra izango diren kontzertuak iragarri dituzte Donostiako Piratek.

Ezpalak taldea. JOSU TORREALDAI
Olatz Enzunza Mallona.
2023ko ekainaren 16a
12:31
Entzun 00:00:00 00:00:00

Bi hilabete eskas falta dira Donostiako Aste Nagusia hasteko. Abuztuaren 12tik 19ra egingo dute aurten, eta Donostiako Piratek prest dute egitaraua dagoeneko. Hamabost talde ariko dira guztira Flamenka guneko oholtza gainean.

Iratzar erromeriak irekiko du aurtengo aldia, abuztuaren 12an, eta hurrengo egunetan beste hainbat talde entzuteko aukera egongo da. Besteak beste, Mugan eta Ibil Bedi, abuztuaren 13an; Esne Beltza eta Nogen, abuztuaren 14an; Olaia Inziarte eta Sua, abuztuaren 15ean; La excavadora eta Delirium Tremens, abuztuaren 16an; Janus Lester eta Kilimak, abuztuaren 17an; Ezpalak eta Niña Coyote eta Chico Tornado, abuztuaren 18an; eta, azkenik, Herenegun eta Xsakara, abuztuaren 19an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.