Espainiako Editoreen Federazioak ISBN Liburuen Nazioarteko Zenbaki Normalizatua kudeatzeko ardura hartu zuen atzo. Espainiako Kultura Ministerioa arduratu da liburuen nazioarteko zenbakiaren agentzia kudeatzeaz 1972tik atzo arte. Editoreekin eta Generalitatearekin eginiko hitzarmenaren ondorio da ISBNaren pribatizazioa.
«Asmoa da liburuei buruzko informazioaren kalitatea, kantitatea eta homogeneotasuna hobetzea», hitzarmenaren arabera. Kudeaketaren ordainetan, Espainiako Editoreen Federazioak dirua jasoko du Kultura Ministerioaren eskutik, «ISBNaren kudeaketa erraztu eta merketzeko».
Espainiako Kultura Ministerioak ISBNa pribatizatu du
Aurrerantzean, Espainiako Editoreen Federazioak kudeatuko du liburuen nazioarteko zenbakiaren agentzia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu