Musika. Hostoak

'Estepako otsoa'

Diskoetxea: Autoekoizpena

Inaxio Esnaola Aranzadi.
2016ko maiatzaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Zuzenean aurkeztu ondoren, sarean entzungai dago Hostoak taldearen Estepako Otsoa lehendabiziko diskoa. Olmo Cascallar lezoarraren proiektu pertsonalak, bestelako norabidea hartu du. Hain zuzen ere, doinu gogorrak albo batera utzi ditu, ez erabat, esperimentazioaren bidetik helmuga berrietara iristeko. Oiartzualdeko musikariak ditu bidelagun, besteak beste, Gamora, Yelow Page eta Desoreka taldeetan ibilitakoak. Boskote moduan desertuan barneratu dira otsoaren bila. Baita aurkitu ere, psikodeliaren laguntzarekin. The fate of The Steppenwolf eta Estepako otsoaren gainean erakustaldia izenburuek argi diote. Hard rock zein heavy zaporea dute Harry Haller-en oharkizunak eta Kill for Love Iommi zaleak. Ehizatzeko, hobe Labana stoner bizia, eta, amesteko, The magic theater kontakizun progresiboa. Euskara eta ingelesa tartekatuz, Ekaitzen eta Olmoren ahotsak trukatuz, emaitza paregabea lortu dute. Zein ederra den musikariek barnean daramatena azaleratzen ikustea eta entzutea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.