1940an Helsinkin egitekoak ziren Olinpiar Jokoetan lehiatzekoa zen, baina bertan behera geratu ziren Bigarren Munduko Gerra zela-eta. Horren ondoren Johnny Weissmueller (Tarzan) igerilari eta aktorearekin batera ikuskizunak egiten hasi zen.
1942an, Andy Hardy's Double Life-n, parte hartu zuen aurrenekoz pelikula batean. Mickey Rooney zen lan hartako protagonista. Metro-Goldwyn-Mayer (MGM) Hollywoodeko estudioetako protagonista bihurtu zen handik gutxira, eta 1950eko hamarkadaren erdialdea arte, estudioekin zeukan kontratua hautsi zuen arte, hamaika ekoizpenetan lan egin zuen. Gero bestelako pelikuletan lan egin zuen, baina ez zuen aurrekoetan besteko arrakasta eduki. Erretiroa hartu aurretik, Magic Fountain-en (1963) parte hartu zuen. That's Entertainment! III (1994) izan zen haren azkeneko pelikula.
Harlan Boll Williamsen publizistak eman du haren heriotzaren berri. Los Angelesen bizi zen.