2005eko Txapelketa Nagusiko finaleko zortziko bertsolarien artetik aldaketa bat izango da aurten: Igor Elortzaren partez, Aitor Sarriegi ariko da. Finalaurrekoetako lehen sei saioak kontuan hartuta, Donostiakoaren aurretik nahikoa ziur jo zitekeen Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Sustrai Colina aurten ere finalean izango zirela, eta egiaztatu egin da -Andoni Egaña izango da beste finalista, egungo txapelduna izateagatik-.
Ondorioz, batik bat zalantzan zegoena finalaurrekoetako zazpigarren postuaren jabea zen. Sarriegi? Amuriza? Uxue Alberdi? Arkaitz Estiballes? Iñaki Gurrutxaga? Aurrenak batu du puntu gehien, eta Colinari berari ere hartu dio aurre sailkapen orokorrean.
Lujanbio izan da irabazle finalaurrekoetako bigarren itzuliko azkeneko saioan, Donostian. 703 puntu lortu ditu. Ondorengo sailkatuak: Maia (661 puntu), Sarriegi (651,75), Alberdi (649,75), Estiballes (627,5) eta Gurrutxaga (608).
Sei mila ikusle bildu dira Antonio Elortza belodromoan.
Abenduaren 13an izango da finala, Barakaldon (Bizkaia), BECen. 11:00etan hasiko da lehen saioa, 16:30ean bigarrena. Hamabost mila ikusle bilduko dira. Duela lau urte ere han izan zen finala, aurreneko aldiz.
Egañak 1993an, 1997an eta 2001ean ere jantzi zuen txapela.
FINALAURREKOETAKO SAILKAPENA
Bigarren itzulia (lehen itzuliko puntuak kontuan hartu dira. Lehen zazpiak sailkatu dira finalera)
1. Maialen Lujanbio.Lehen itzulian: 708,5 puntu. Bigarren itzulian: 703 puntu. Guztira: 1.411,50 puntu.
2. Amets Arzallus. Lehen itzulian: 704 puntu. Bigarren itzulian: 685,75 puntu. Guztira: 1.389,75.
3. Aitor Mendiluze. Lehen itzulian: 680 puntu. Bigarren itzulian: 669,25. Guztira: 1.349,25.
4. Jon Maia. Lehen itzulian: 679 puntu. Bigarren itzulian: 661 puntu. Guztira: 1.340.
5. Unai Iturriaga. Lehen itzulian: 626 puntu. Bigarren itzulian: 692,25. Guztira: 1.318,25.
6. Aitor Sarriegi. Lehen itzulian: 651 puntu. Bigarren itzulian: 651,75. Guztira: 1.302,75.
7. Sustrai Colina. Lehen itzulian: 646 puntu. Bigarren itzulian: 655. Guztira: 1.301.
8. Uxue Alberdi. Lehen itzulian: 637,5 puntu. Bigarren itzulian: 649,75. Guztira: 1.287,25.
9. Miren Amuriza. Lehen itzulian: 655,5 puntu. Bigarren itzulian: 631,25. Guztira: 1.286,75.
10. Iñaki Zelaia. Lehen itzulian: 643,5 puntu. Bigarren itzulian: 639,25. Guztira: 1.282,75.
11. Julio Soto. Lehen itzulian: 652,5 puntu. Bigarren itzulian: 628,5. Guztira: 1.281.
12. Beñat Gaztelumendi. Lehen itzulian: 644,5 puntu. Bigarren itzulian: 634,25. Guztira: 1.278,75.
13. Igor Elortza. Lehen itzulian: 629 puntu. Bigarren itzulian: 641. Guztira: 1.270.
14. Arkaitz Estiballes. Lehen itzulian: 630,5 puntu. Bigarren itzulian: 627,5. Guztira: 1.258.
15. Onintza Enbeita. Lehen itzulian: 631,5 puntu. Bigarren itzulian: 620,75. Guztira: 1.252,25.
16. Jone Uria. Lehen itzulian: 634 puntu. Bigarren itzulian: 613,25. Guztira: 1.247,25.
17. Iñaki Gurrutxaga. Lehen itzulian: 626 puntu. Bigarren itzulian: 608. Guztira: 1.234.
18. Jon Martin. Lehen itzulian: 619 puntu. Bigarren itzulian: 606,5. Guztira: 1.225,50.
Bigarren itzulitik at geratu ziren
- Xabi Paya. 616 puntu.
- Etxahun Lekue. 608,5.
- Fredi Paia. 596.
- Ainhoa Agirreazaldegi. 594.
- Iker Zubeldia. 591.
- Maddalen Arzallus. 588.
Bigarren itzuliko saioetako irabazleak
- Azaroak 21, Gernika-Lumo (Bizkaia). Sustrai Colina.
- Azaroak 22, Iruñea. Unai Iturriaga.
- Azaroak 29, Donostia. Maialen Lujanbio.
bertsolari Txapelketa Nagusia
...eta Aitor Sarriegi
Harez gain, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Sustrai Colina ere sailkatu dira Txapelketa Nagusiko finalera. Atzo, Lujanbio nagusitu zen Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu