kulTURA

ETA pm-ko kide baten istorioa

'Dragoi ehiztaria' grabatzen hasi dira gaur, Lezon. Patxi Barcok da zuzendaria.

2009ko urriaren 22a
16:12
Entzun 00:00:0000:00:00
Dragoi ehiztaria filma grabatzen hasi dira gaur Lezon (Gipuzkoa), Elortegi jatetxean, eta lanak ETA politiko-militarreko (pm) kide baten istorioa kontatuko du, Patxi Barcok zuzenduta -honen bigarren luzemetraia da-. ETA pm desegin eta gero, Amerikara joango da filmako protagonista, eta Nikaraguako eta El Salvadorko borroketan murgilduko da.

Angel Amigo ekoizleak idatzi du lana; Aizpea Goenagaren laguntza jaso du. Ia elkarrizketa denak euskaraz izango dira.

Filmaren aurrekontua 2,5 milioi eurokoa da, eta Euskal Herrian eta Kuban grabatuko dute -zazpi aste pasatuko dituzte Kuban-.

Besteak beste, Itziar Ituño eta Asier Hormaza euskal herritarrak, Roberto Tananta peruarra eta Carlos Acosta kubatarra dira aktoreak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.