2012ko Lauaxeta Sariak gaur goizean banatu ditu Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak. Aurten lehenengo aldiz, Ohorezko Lauaxeta Sariaz gain Lauaxeta Poesia Saria eta Lauaxeta Ikus-entzunezkoen Saria banatu ditu. Sarituak Karmele Goñi etnografoa, Egoitz Rodriguez zinemagilea eta Amaia Iturbe idazlea izan dira.
Ohorezko Lauaxeta Saria Karmele Goñik jaso du. 1926. urtean sortutako tolosarrak Joxe Miel Barandiaranekin ikasi zuen. Aldundiak Goñi eskertu nahi izan du “bere bizitza osoan zehar hainbat kultur arlotan egin duen lana: euskal ondare historikoa, artistikoa eta dokumentala berreskuratzeko lana, ikerketa lan ugarien bidez”.
Amaia Iturbe izanda Lauaxeta Poesia Saria jaso duena, Eszenatokietako aztarnak hasten direnean lanagatik. “Euskaraz eta bertsotan edo prosa poetikoan sortutako literatura-lan baten” egilea saritzeko sortu dute sari hori. 34 poesia lan aztertu ondoren Iturberi aho batez esleitu diote saria.
Lauaxeta Ikus-entzunezko Saria, Egoitz Rodriguezi eman diote Zerutik sua dator dokumentalagatik. Bertze lau dokumentalen artetik, aho batez, bereizi dute zinemagile gaztearen lana.
Jose Luis Bilbaok gogoratu du, edizio hau “berezia” izan dela, aurten 75 urte baitira frankistek Lauaxeta fusilatu zutenetik.