kultura

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Alemaniara

Ostiraletik astelehenera artean lau kontzertu emango ditu Dusseldorfen eta Guterslohn. Nazioarteko hamalaugarren bira izango du.

2011ko ekainaren 14a
15:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak ostiraletik astelehenera artean lau kontzertu emango ditu Alemanian: hiru Dusseldorf-en eta bat Gutersloh-n. Bihar Donostian ariko da, Viktoria Eugenia antzokian, eta Alemanian abestuko dituen piezak entzun ahal izango dira; besteak beste, Juan Crisostomo de Arriagarenak.

Euskal orkestraren nazioarteko hamalaugarren bira izango da; Alemaniako zazpigarrena.

Dusseldorfer Symphoniker, berriz, aste honetan Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean ariko da. Trukeko hartu-emana dute bi erakundeek.

Michael Becker Dusseldorfko orkestrako zuzendariak esan du Euskadikoaren bisitak jakinmina piztu duela, "daukan kultur tradizio bereziagatik".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.