Musika

Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Ken Zazpi disko bat grabatzen hasi dira

Elkarlanean grabatuko duten diskoak Ken Zazpiren abestiak bilduko ditu, bertsio sinfonikora egokituta. Bideoa: Ken Zazpi eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa elkarrekin (Argazki Press). [Berriatb]http://www.berria.info/berriatb/1865/[/Berriatb]

2013ko abuztuaren 22a
17:24
Entzun 00:00:0000:00:00

Atzo hasi ziren Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Ken Zazpi azaroaren 8an Elkar diskoetxeak argitaratuko duen diskoa grabatzeko entseguekin.

Fernando Velazquez konpositoreak bertsio sinfonikorako moldatu dituen taldearen abestiak jasoko ditu diskoak. Guztira, hamar abesti: horietako zazpi aurretik ezagutzen zirenak, eta beste hirurak proiekturako bereziki konposatuak. Abenduan, KlasikAT zikloaren barnean, bost kontzertu emango dituzte Euskal Herriko aretoetan. Orkestrak bere lana gizarteratzeko helburuz egingo duen zikloaren laugarren kontzertu sorta izango da.

Velazquez konpositore getxotarra, besteak beste, El orfanato eta Lo imposible filmen soinu bandaren egilea da. Hark moldatu ditu abestiak orkestra sinfonikorako, eta pop-rock sinfonikoko proposamen berri honen musika zuzendaria ere bada.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.