Literatura

Euskal harria eta autobiografia ditu ardatz 'Erlea' aldizkariaren ale berriak

Bernardo Atxaga aldizkariako zuzendariaz gain, Mariasun Landak, Arantxa Urretabizkaiak, Maialen Lujanbiok, Uxue Apaolazak, Eider Rodriguezek, Lander Garrok eta Joxemari Iturraldek ere hartzen dute parte, beste hainbaten artean.

2012ko azaroaren 19a
18:13
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal harria eta autobiografia dira Euskaltzaindiak argitaratatzen duen Erlea aldizkariaren seigarren alearen ardatza. Harria, euskal harriaren ideia eta kontzeptuari beste buelta bat eman nahi izan zaio ale honetan, eta honen inguruko idatzi ezberdinak daude. Bestalde, autobiografia genero literario bezala "gutxietsia" dagoela uste du Atxagak.

Hori dela eta, hainbat kolaboratzaileri beraien bizitzako pasarteak idazteko eskatu zaie Erlea-ren seigarren alerako. Besteak beste, ale honetan Mariasun Landa, Arantxa Urretabizkaia, Eider Rodriguez, Maialen Lujanbio, Uxue Apaolaza, Lander Garro eta Joxemari Iturralderen idatziak aurki daitezke.

Jorge Luis Borgesi buruzko Atxagaren artikulu batek zabaltzen du aldizkaria. Izan ere, Borgesen argitaratu gabeko lau hitzalditako audioak iritsi dira bere eskutara. Borges euskal kulturaren "antipodetan" kokatu du Atxagak, eta "paradoxikotzat" eta "justizia poetikotzat" jo du hauek edukitzea. Aipatu testuez gain, elkarrizketak, poemak, ipuin laburrak eta artikuluak ere badira Erlea-ren ale berrian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.