Euskal Herria Zuzenean elkarteak crowdfundig kanpaina bat abiatu du

Euskal Herria Zuzenean jaialdia ekainaren 30etik uztailaren 2ra iraganen da, Lekorneko Garroa gazteluaren inguruan. Hitzorduak antolatuko dituzte urteko hiru egunetan, defenditzen dituzten baloreak hiru eguneko fetibal batera ez mugatzeko.

Denetariko jendea bildu zen iaz Euskal Herria Zuzenean jaialdian. BOB EDME
Bidatz Villanueva
2016ko abenduaren 8a
11:12
Entzun 00:00:00 00:00:00

Euskal Herria Zuzenean jaialdiak data finkatu du jada 22. aldirako: 2017ko ekainaren 30etik uztailaren 2ra. Iazko lemarekin jarraituz, Sorgin zelaian, gurea asma!, burujabetza izanen dute ardatz. «EHZ festibal militantea da, hiru egunez, mikro-jendarte eredu ideal bat eraikitzen duena», gogoratu dute antolatzaileek. Iragan urtetako aldien balorazioa baikorra izan den arren, 2014tik egoera ekonomikoki larrian dago EHZ, eta, horregatik, crowdfunding kanpaina bat jarri dute martxan helloasso plataforman. Nabarmendu dute ez dutela helburu dirua metatzea, baizik eta «zuloak tapatzea». Zehazki, 100.000 euro falta zaizkio elkarteari.

Crowdfundingan parte hartzen dutenak eskertzeko, trukean opariak izanen dituzte bakoitzak ematen duen diru kopuruaren arabera, hala nola, 22. aldiko kamiseta, hiru eguneko sarrera, edota afixa serigrafiatua. Horrez gain, diruz laguntzen dutenentzat gaualdi bat antolatuko du EHZk, eta, antolatzaileek gaineratu dute, festibalean «keinu berezi bat» ere eginen dietela. «Festibala salbatzea denen ardura da», oroitarazi dute.

Horrez gain, festibalak beste berrikuntza bat iragarri du. 2017. urtean, festibala aparte, hiru hitzordu antolatuko dituzte, ikuskizun, kontzertu, tokiko ekoizpen, hitzaldi eta haurren txokoaz osaturik. Egun horien asmoa EHZren eskaintza gehiago zabaltzea da, eta jende gehiagorengana iristea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.