JALGI

Euskal kultur sorkuntzaren komunikazioa hizpide Jalgin

Arratsaldean, mahai ingurua osatu dute euskal sormen lanak hedatzeko zailtasunez. Hedabide ugariren ikuspegiak landu dute goizean.

Euskal kulturaren sormena komunikazioaren ikuspegitik lantzen ari dira gaur. MIKEL LIZARRALDE
2016ko maiatzaren 26a
18:02
Entzun

Estitxu Garai Artetxe, Lander Garro, Gaizka Aranguren eta Josu Amezaga aritu dira solasean mahai inguruan, arratsaldean. Goizetik aritu dira, ordea, komunikazioaren alorra lantzen, eta hamabi hedabidetako ordezkariak aritu dira beren ponentziak aurkezten. Mikel Lizarralde kazetaria egiten ari da jarraipena:

Bilbo Hiria irratiko Ane Zabalak nabarmendu du euskal kultura estrategiarik ez dagoela, eta Argia aldizkariko Gorka Bereziartuak, berriz, "bigarren mailako hizkuntza" dela euskara. Alea aldizkariko Aritz Martinez de Lunak, berriz, azpimarratu du beharrezkoa dela "lurralde osoan komunitate bat sortzea", eta helburuak konpartitzeko beharraz jardun du Igor Elortzak (Di-da).

Gara egunkariko Xole Aramendik, berriz, bereizi egin ditu "kultura ofiziala eta herri kultura", eta uste du hedabideen zeregina dela "hausnarketa piztea eta sortzea".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.