Kultur topaketa

Euskal kulturaren komunikazioa eta transmisioa landuko ditu Jalgik

Maiatzaren 23tik 29ra egingo da Aiaraldean, Bertsozale Elkarteak, Topaguneak, EHAZEk, Aiaraldea komunikazio leihoak, Ahotseneak, Jakinek, Hik Hasik eta Sortzen Ikasbatuazek antolatuta

Joseba Tapia da Jalgin ariko den sortzaileetako bat. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRESS
Berria
2016ko maiatzaren 4a
17:34
Entzun

Gaur arratsaldean egingo dute Jalgi euskal kulturaren plaza ibiltariaren aurkezpena Laudion (Araba), baina dagoeneko iragarri dute zer ekarriko duen kultur topaketaren lehenenengo aldiak aurten.

Euskal kultur sorkuntzaren komunikazioari eta transmisiorari buruzko bi jardunaldi izango dira Jalgiren ardatz, maiatzaren 26an eta 27an Amurrion egingo direnak. Horietan hainbat ponentzia aurkeztuko dituzte eta ondoren, mahai-inguruak izango dira. 26an komunikazioaz ariko dira Aritz Martinez de Luna (Alea), Gorka Bereziartua (Argia), Mikel Lizarralde (Berria), Ane Zabala (Bilbo Hiria), Igor Elortza (Di-Da). Xole Aramendi (Gara), Zuriñe Maguregi (Gaztezulo), Iban Arantzabal (Goiena), Iñaki Uria (Hamaika TB), Iñaki Etxeleku (Iparraldeko Hitza), Manex Agirre (sortzailea eta Arabako teknikaria) eta Anartz Bilbao (Zu Zeu).

Ondoren mahai inguruan ariko dira Zein dira euskal sormen lanen berri hedatzeko zailtasunak? gai hartuta Estitxu Garai Artetxe, Lander Garro, Gaizka Aranguren, Josu Amezaga eta Leire Palacios.

Hilaren 27an transmisioa jorratuko dute eta aurreko egunean hainbat ponentzia aurkeztuko dituzte: Mertxe Mugika (AEK), Ixiar Eizagirre (Bertsozale elkartea), Iratxe Retolaza (EHU), Ismael Manterola (EHU), Lore Erriondo (EHU), Eneritz Artetxe (EHAZE), Nekane Goikoetxea (HUHEZI), Imanol Igeregi (Ikastolen Elkartea), Josu Bergara (Taupaka), Manuel Moreno (Topagunea), eta Xabier Aizpurua (UEMA). Nola bermatu kultur sorkuntzaren transmisioa gaiaren inguruan ariko dira ondoren Andoni Tolosa Morau, Oier Arazolaza, Lorea Agirre, Oihane Perea eta Idurre Alonso.

Bestelako kultur ekitaldiak ere izango dira maiatzaren 23tik 29ra bitarteko astean Aiaraldean. Hala, ikus-entzunezkoen alorrean, besteak beste, Pikadero filma emango dute eta Iratxe Fresnedak eta Asier Altunak saioak emango dituzte. Musika eskaintza zabala izango da eta zazpi egunetan Jalgin izango dira, beste batzuen artean Joseba Tapia, Mikel Uraken, Eraso!, Galder Izagirre, Ruper Ordorika eta Igor Arzuaga, Gorka Urbizu, Aguxtin Alkhat eta Anari.

Antzerkiaren alorrean Hika, Anodino, Metrokoadroka eta Pablo Ibarluzea izango dira Aiaraldean eta bertsolaritzak ere izango du ordezkaritza: Jon Maia, Andoni Egaña eta Xabier Lizaso, Miren Amuriza.... Literaturak (Yolanda Arrieta; Patxi Zubizarreta, Mikel Ayllon...) eta dantzak (Ellirale, Pantxika Telleria, Aiko...) ere lekua izango dute Jalgin.

Hemen eman daiteke jardunaldietan parte hartzeko izena

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.