Euskarazko kulturaren magalean 2010. urtean izandako ekoizpena eta jarduna aztertu ditu Jakin aldizkariak oraintsu kaleratutako 181. zenbakian. Hartarako, hamar adituren artikuluak bildu ditu, Gai Nagusia sailean. Hala, Paul Bilbaok Euskal Herriko lurraldeetan dauden hizkuntz politiken nondik norakoen analisia egin du. Pantxoa Etxegoienek Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan izan diren kultur gertakizunak aztertu ditu.
Patxi Gaztelumendik, orobat, literaturaren eta musikaren arloan izaniko zenbait jazoerez idatzi du, eta Xabier Mendiguren Elizegik euskarazko literatura uztako nobedade nagusiak izan ditu hizpide. Ander Iturriotzek hizkuntzaren, nazioaren eta literaturaren arteko harremanean sakondu du. Eta Fito Rodriguezek testu bat idatzi du aurten argitaratutako saiakera kopuru handia nabarmenduz.
Oso bestelako afera bati heldu dio Xabier Mendiguren Bereziartuk. Egunkaria auziaren ebazpenak utzitako ondorioak izan ditu aztergai Jakin-ek dakarren artikulu mamitsuan. Allande Sokarrosek Zuberoako euskalgintzari erreparatu dio. Andres Urrutiak ere hizkuntzaz gogoeta egin du, eta Eguzki Urteagak Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratua aletu du. Bada besterik: Zelai Nikolasek Euskal Herriko egituratze juridikoaz eta politikoaz hausnartu du, Gaiak sailean.
Euskal kulturgintzaren ekoizpena eta jarduna aztertu du 'Jakin'-ek
Pantxoa Etxegoien, Ander Iturriotz, Andres Urrutia, Paul Bilbao eta besteren lanak bildu ditu azken zenbakian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu