Euskalduna jauregiak 870 ekitaldi hartu ditu 2011n
AZPIEGITURAK. Krisi ekonomikoari indarrez aurre egiten ari zaio Bilboko Euskalduna jauregia, 2011ko bere jardunean 359.320 euroko superabita izan baitzuen. 870 ekitaldi hartu zituen bere barruan, eta %90eko okupazioa izan zuen. Sarreretan 9 milioi eurotik gora bildu ziren, sartu ziren 434.785 lagunek ordainduak. Aurreikuspenen arabera, 2012an kongresuek hartuko dute jauregiko jardunaren zatirik handiena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu