Euskaltzaindia

Euskaltzaindiak hamalau euskaltzain urgazle berri izendatu ditu

Joan den barikuan osoko batzarra egin zuten Bilbon, eta bertan izendatu zituzten

Erredakzioa
2013ko otsailaren 25a
16:21
Entzun 00:00:0000:00:00

Joan den barikuan Bilbon Euskaltzaindiak eginiko osoko batzarrean hamalau euskaltzain urgazle berri izendatu zituzten. Honakoak dira: Iñaki Aldekoa, Kaxildo Alkorta, Iñaki Amundarain, Nagore Etxebarria, Beatriz Fernandez, Juan Garzia, Antton Gurrutxaga, Patxi Juaristi, Gerardo Luzuriaga, Elena Martinez de Madina, Felix Mugurutza, Manu Ormazabal, Erramun Osa etaIratxe Retolaza dira. Guztiak batzorde akademikoetan lanean aritu dira, eta horiekin 146 dira Euskaltzaindiako euskaltzain urgazleak.

2006an ez dute euskaltzain urgazlerik izendatu; 35 izendatu izan ziren orduan. Euskaltzain urgazleek euskaltzain osoek baino ardura maila apalagoa daukate, baina batzordeetan parte har dezakete.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.