Zinema. Estreinaldiak

Euskararen hirugarren dimentsioa

Francis Nilesen-en 'Blackie & Kanuto' animazio ekoizpena da euskaraz 3Dn egin duten aurreneko filma

Gontzal Agote.
2013ko otsailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Animazio zinema bihurtzen ari da 3Dren azken babeslekua. Generoak dituen berezko ezaugarriengatik, errazago izaten da hiru dimentsioko pelikulak egitea. Horrez gain, irudimenaren eta sormenaren azken gotorlekua bihurtzen ari da animazio generoa. Orain, euskara ailegatu da hirugarren dimentsiora edo euskarara ailegatu da hirugarren dimentsioa, nahi duzuen moduan. Blackie & Kanuto filma da 3D estereoskopikoan euskaraz egin den lehendabiziko animazio filma. Baleuko etxea da proiektu horren bultzatzailea; zeregin horretan elkarlanean aritu da Frantziako Art Mell eta Italiako Lumiq estudioekin.

Filma hiru zein bi dimentsioetako formatuan estreinatuko dute; eta euskaraz gain, gaztelaniaz, frantsesez, italieraz eta ingelesez ikusteko aukera izanen da.

Francis Nielsen frantziarra da Blackie & Kanuto-ko zuzendaria. Asterixen sortzaile Goscinny eta Uderzok martxan jarri zuten Idefix estudioan aritu zen lanean eta han animazioaren aukera ia mugagabeak ezagutu zituen. Telebistarako hainbat sailetan parte hartu ondoren, zinema zuzendari gisa 2011n egin zuen lehen lana: Philipe Chatelekin batera, Émilie jolie zuzendu zuen.

Bidaia baten kontaketa

Kanuto artzain txakurra da eta Blackierekin liluratu dago, baina ez du espaziorako bidaiekin deus jakin nahi. Azkenean, baina, bidaia egitera abiatuko dira bi abereok. Bidean animalia bitxiak ezagutuko dituzte: opera abesten duten behiak, paperik gabeko armiarma etorkinak, otso dotoreak, eta kohete bat duen txakur talde bat. Halere, Blackiek eta Kanutok oztopo bati egin beharko diote aurre, Pinky ardi arrosak ez baitie bidaia egiten utzi nahi.

'BLACKIE & KANUTO'

Zuzendaria: Francis Nielsen. Herrialdea: Euskal Herria.

Urtea: 2012.

Iraupena: 81 minutu.

Estreinaldia: Ostiralean estreinatuko dute Hego Euskal Herrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.