Euskarazko filmen eskaintza hobetzeko asmoarekin sortu du Bizkai Filma egitasmoa Bizkaiko Foru Aldundiak. Datorren martxoaren 31n hasita, apirila eta maiatza bitartean 150 emanaldi egingo dituzte euskaraz, proiektuari lotu zaizkion hainbat eta hainbat herrietan. Herrien artean hauexek daude: Abadiño, Arrieta, Balmaseda, Ermua, Etxebarri, Fruiz, Gamiz-Fika, Maruri-Jatabe, Karrantza, Lemoa, Muskiz, Ortuella, Sodupe, Sopela, Txorierri, Urduliz, Lemoiz, Plentzia, Barrika, Urduña eta Zaldibar daude.
Emango duten lehena Luc Besson zuzendari frantziarraren film bat izango da: Arthur eta munduen gerra. Film horren estreinatu aurreko moduko bat egingo dute martxoaren 31n Bilboko Capitol zineman. Film hori estreinatu gabe dago, nola Euskal Herrian hala Espainian, esaterako. Pelikularen estreinaldi komertziala maiatzaren 6an egitekoa da.
Emango diren beste film batzuk Izarren argia, Amerikanuak, Piccolo & Saxo eta Beckham izan nahi nuke dira. Komertzialki gaitasuna duten lanekin batera, ekoizpen pertsonalagoak ere sustatuko dituzte Bizkai Filma zirkuituan, «ikusle euskaldunei ahalik eta eskaintza zabalena egiteko». Filmen bikoizketak egiteaz gain, lan horien promozioak egingo dituzte, estreinaldi aurrekoak eta estreinaldiak antolatuz eta pelikulen materiala banatuz, ikusleengana hurbiltzeko helburuarekin.
Euskarazko filmen eskaintza hobetu nahi du Bizkai Filmak
Guztira, 55 film emango dituzte Bizkaiko hainbat herritan apirilean eta maiatzean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu