Zinema

Euskarazko lehen hiru dokumentalak Zinemaldian emango ditu Filmategiak

Diru-laguntza gutxiago jaso arren, ikus-entzunezkoak gorde eta kontserbatzetik bultzatzera pasa nahi du.

2011ko uztailaren 13a
17:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskadiko Filmategiak euskaraz egin ziren lehen hiru dokumentalak emango ditu aurten Donostiako Zinemaldian. Gotzon Elorza zinegilearenak dira: Ereagatik Matxitxakora (1960), Aberria (1961) eta Elburua Gernika (1962). "Euskaraz pentsatutako eta egindako lehenengo euskarazko filmeak dira. Horregatik, filme haue berebiziko balioa hartu dute Euskadiko Filmategiarentzat eta euska gizartearentzat oro har".

2010eko memoriaren aurkezpenean Filmategiko zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzako lehen Kultura sailburuordea izan dira. Diru-laguntzak murriztu egin dizkietela esan du zuzendariak, baina, hala ere, aurrerantzean ikus-entzunezkoak gorde eta kontzerbatzeaz gain, bultzatzen ere hasi nahi dutela iragarri du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.