Zinema

Eusko Jaurlaritzak Filmazpit sortu du, euskarazko azpidatziak bultzatzeko proiektua

Azpitituludun filmak eskainiko dituzte batetik Filmazpit.eu webgunean, eta bestetik, azpitituluak. Bideoa: aurkezpen bideoa. [Vimeo]http://vimeo.com/32362065[/Vimeo]

2011ko azaroaren 24a
15:30
Entzun

Eusko Jaurlaritzak Filmazpit egitasmoa abiatu du, euskarazko azpitituluak dituzten jatorrizko bertsio originaleko filmak bultzatzeko. Donostia Kulturak kudeatuko du eta dagoeneko banaketa eskubideak hartuta dituen filmekin eta sarbidea libre duen datu base  batekin egingo dute. Tabakalerak, Euskal Filmotekak eta Donostiako Zinemaldiak parte hartuko dute.

Filmazpit.eu webgunean kudeatuko dute, eta bi atal izango ditu. Lehenengoan filmak eskegiko dituzte: bost film luze eta zazpi laburrek osatuko dute hasiera batean. Bigarren atalean, berriz, azpitituluak jasoko dituzte, erabiltzaileek doan jaitsi ahal izan ditzaten saretik. Aurten 123.000 euroko aurrekontua izango du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.