Zinema

'Eutsi!' ostiraletik aurrera

Euskarazko filma gaur aurkeztu dute hedabideen aurrean eta hilaren 9tik aurrera egongo da ikusgai zinema aretoetan, "beste Liga" jokatzeko prest.

2007ko martxoaren 6a
16:44
Entzun
Hemen da euskarazko beste film bat: Eutsi!. Ez dira asko izaten eta azpimarratzekoa da, beraz. Gaur aurkeztu dute hedabideen aurrean, Donostian, eta ostiraletik aurrera ikusi ahal izango da zinema aretoetan. Lantokiko protesta bat Frantziako Tourrera eramango dute bi lagunek eta horren bueltan ariko da filma.

Baleuko, Irusoin eta Barton Filmsek ekoiztu dute, eta Anjel Alkain, Asier Hormaza, Oihana Maritorena, Nagore Aranburu, Kandido Uranga... dira aktoreak. Zuzendaria, Alberto Gorritiberea.

Euskal Herrian ez ezik, Madrilen eta Bartzelonan ere botako dute pelikula, euskaraz izan arren; gaztelerara subtitulatua egongo da denetan eta, oraingoz, ez dute erabat itzultzea aurreikusi. Filman barre egiteko aukerarik izango da eta "drama soziala" ere bizi ahal izango da, besteak beste.

Gorritibereak esan du "esperientzia" polita izan dela filma egitea eta "lagun artean" egin dutela. "Jakitun" da sona handiko pelikulen ondoan egongo dela karteldegietan, "baina guk beste Liga bat jokatzen dugu". Eutsi beharra dago.

Argazkian, gaurko aurkezpenean, Gorritiberea, Hormaza, Aranburu, Alkain eta Uranga (Argazki Press).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.