'Ezkaba 1938' antzezlanak irabazi du Oihanederren Taulara lehiaketa

2022ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
ANTZERKIA. Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxeak bigarren urtez antolatu du Taulara mikroteatro lehiaketa, euskarazko antzezlan eta bakarrizketa laburrak sustatzeko asmoz. Zortzi lan aurkeztu dituzte denera, eta epaileek horietako hiru nabarmendu dituzte: Benan Oregi IƱurrietaren Ezkaba 1938 antzezlanak irabazi du sari nagusia, 1.500 eurokoa; eta Ainhoa OrdoƱez eta Erik Perianesen Oroitzapen gorriak-ek, eta Anaiz Mendiboure eta Iratxe Gallardoren Titapia-k irabazi dute bigarren eta hirugarren saria, hurrenez hurren, 750 eurokoa bakoitza. Datorren martxoaren 27an aurkeztuko dituzte hirurak Oihanederren, eta ikusleek erabakiko dute nori eman 500 euroko saria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.