Kultura

Fernando Mendizabal euskaltzain urgazlea zendu da

'Jakin' aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen, eta aldizkari horretan eta Goiz-argi eta Euskera-n argitaratu zituen lanik aipagarrienak. 1964an izendatu zuten urgazle.

2011ko martxoaren 23a
17:33
Entzun

Fernado Mendizabal euskaltzain urgazlea hil zen atzo, Donostian, 76 urte zituela. Zaldibian jaio zen, 1934ko abenduaren 15ean. Fraide frantziskotarra izana da. Duela 30 urte inguru, fraide izateari utzi zion. Jakin, Goiz-Argi eta Euskera agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak.

Imanol Berriatuaren ikasle izan zen. Iñaki Bereziartua, Iñaki Bastarrika, Imanol Urbietarekin batera, Jakin aldizkaria sortu zuen taldekidea. Gero beste batzuk etorri ziren: Joseba Intxausti, Jose Azurmendi, Zurutuza eta Torrealdai, horiek izan baitziren aldizkaria egiteko erronka beren gain hartu zutenak.

Itzulpen nagusiak hauek dira: Maria (1957, Perez Lozano), Tantan lapurretan (1959, A. Montero), Lau Ebanjelioak (1962) eta  Prolegomenoak (Inmanuel Kant, 1995), Hezkuntza eta Soziologia (Emile Durkheim, 1993; Paulo Iztuetak eginiko itzulpena, bera zuzentzaile). Urte askotan UZEI elkartean lan egin zuen eta elkarlanean liburu ugari argitaratu zituen. Udako Euskal Unibertsitatearekin ere kolaboratu du.

Euskaltzaindiak 1964ko urriaren 30ean izendatu zuen urgazle. Erakundearen barnean, 1981ean Aditza batzordean lan egin zuen.

Argitaratutako lanen artean, honako hauek daude:

• Eusebio Erkiaga (artikulua, 1960)
• Lau Ebanjelioak (elkarlanean, 1962)
• Euskal Gramatika; Lardizabalen euskeraz zertxobait (artikulua, 1956)
• Maria (itzulpena, 1957)
• Tantan lapurretan (itzulpena, 1959)
• Euskaldunentzat oiñarrizko gramatika euskeraz (gipuzkoeraz nagusienik) (1969)
• Gramatika txikia euskeraz (Euskera batuan) (1972)
• Oihaneko gauza harrigarriak (itzulpena, 1975)
• Kristau bidea (itzulpena, 1975)
• hainbat hiztegi, elkarlanean: (H) Zuzenbidea hiztegia (1987),  Zuzenbidea hiztegia 1 eta 2 (1987); Administrazioa eta zirkulazioa hiztegiak (1983); Enpresa hiztegia (1981); Politika hiztegia 1, 2, 3, eta 4 (1980)
• Aurrezki kutxak liburua 1983
• Autonomi Estatutuaren itzulpenak (1980)
• Gizakiaren filosofia ilustraturik antropologia filosofikora (itzulpena, 1997)
• Metafisikako diskurtsoa. (itzulpena, 1997)
• Elkarrizketak. (artikulua 1996)
• Kirol hiztegiak: Atletismoa, Futbola, Pilota (1994)
• Hirigintza hiztegia (1994)

Elizen arteko bibliaren itzulpen taldearekin kolaboratu zuen.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.