Txapelpekoak

Finalaren biharamuneko elkarrizketa Lujanbiori, Txapelpekoak-en azken saioan

Maialen Lujanbio aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapeldunak finalean izan dituen bizipen eta sentsazioei buruz hitz egin du Miren Garate kazetariarekin.

Berria
2017ko abenduaren 20a
20:01
Entzun

Joan den igandean Barakaldoko BECen (Bizkaia) izan zen finala aztertu dute asteroko solasaldian Miren Garatek, Gorka Azkaratek eta Oihana Elduaienek. Zortzi finalistek eskainitakoaren unerik onenak bildu dituzte finalaren laburpenean. Horrez gain, aurtengo txapelketaren nondik norakoaz mintzatu dira, eta txapelketak zein ezaugarri bereizgarri izan dituen argitzen saiatu dira.

Belarriekin ikusia atalean, Txakur Gorriak sortzaile taldeak finalaren egunean egin zituen lustrazioak jaso ditu saioak. Marrazkilariak zuzenean aritu ziren bertsoek iradokitzen zizkieten irudiak sortzen, eta lan horren lagin bat eskainiko du Txapelpekoak-ek.

Azkenik, bertsozale lokartuek finalak eragin dizkien ondorioei egin beharko diete aurre, eta etorkiunari nola heldu ere hausnartu beharko dute, bertso eskola amaitu egingo zaie eta.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.