Bertsolari Txapelketa Nagusia

Finaleko sarrerak dagoeneko igandean baino ezingo dira erosi, Donostiako saioan

'Bertsosarrerak.eu' helbidean finaleko txartel guztiak agortu dira. Jadanik hamalau mila sarrera saldu dituzte. BECen izango da finala, abenduaren 13an.

2009ko azaroaren 22a
18:30
Entzun 00:00:0000:00:00
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaleko sarrerak oraindik erosi ez dituenak, igande honetan izango du azken aukera horretarako, Donostiako finalaurrekoan. Izan ere, www.bertsosarrerak.eu helbidean salgai zeuden txartel guztiak jada amaitu dira. Bertsozale Elkarteak gaur jakinarazi duenez, dagoeneko finaleko hamalau mila sarrera saldu dituzte.

Igandean Antonio Elortza Belodromoan izango da saioa, 17:30etik aurrera, eta Maialen Lujanbio, Jon Maia, Aitor Sarriegi, Uxue Alberdi, Arkaitz Estiballes, Iñaki Gurrutxaga finalerako txartela lortzen saiatuko dira.

Finala, berriz, abenduaren 13an izango da Barakaldon, BECen (Bizkaia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.