Florentino Goiburu Idiazabalgo bertsolaria zendu da

Erredakzioa
2012ko martxoaren 30a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Florentino Goiburu (1933-2012, Idiazabal) bertsolaria hil da, 79 urterekin. Herri mailako bertsolaria izan zen, eta haren lana jarraitua izan ez bazen ere, bere garaiko gainontzeko bertsolariek errespetu handia zioten. Gipuzkoako kanporaketa irabazi zuen 1985ean, eta 1986ko Txapelketa Nagusiko azken laurdenetara iritsi zen.

Goiburuk Uztapide eta Zepairerekin batera eman zituen lehen pausoak bertsolaritzan. Bat-bateko hainbat sari irabazi zituen, hala nola Osinalde eta Zepain sariak. 1991n Bertsolari Egunean omenaldia egin zioten Patxi Iraolarekin batera, egungo gazteek maisutzat zutela esanez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.