Hilberria. Franz West

Formen bilatzailea

mikel lizarralde
2012ko uztailaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Veneziako Biurtekoak Urrezko Lehoia eman zion, iaz, ibilbide osoa omentzeko. Modu horretan, Europako arte erakusleiho garrantzitsuenetako batek Franz West artista austriarrak eskulturaren, collagearen eta instalazioaren esparruetan urteetan eginiko lana saritu nahi izan zuen. West atzo hil zen Vienan, 65 urterekin, eta gaixotasun larri baten ondorioz.

Westek (Viena, 1947) hamaika erakusketa egin zituen, eta, besteak beste, Kasselgo (Alemania) Documentan parte hartu zuen. New Yorkeko MOMA museoan ere erakutsi zituen bere lanak, eta 2001ean Madrilgo Reina Sofiak atzera begirakoa eskaini zion. Arte formen bilatzaile iraultzailetzat jotzen zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.