Olentzero,Haurtxo polita eta Ameriketako Estatu Batuetako Gabon kantu klasikoen bertsioak egin ditu Travellin' Brothers Big Band taldeak. Christmas Specialdiskoan sei kanta bildu dituzte. «Iaz Big Band-arekin batu ginenean kaleratu genuen diskoaren eta ondorengo biraren jarraipena da hau», kontatu du Aitor Cañibano taldeko abeslari eta gitarristak.
Beraientzat eredugarri diren talde handiek egin duten bezala, bazuten gogoa Gabonetako abestien moldaketak egiteko. «Baina gure estiloarekin, eta gure erara», zehaztu du.
Olentzero abestia dantzarako swing erritmoz hornitu dute.Haurtxo polita kantuaren moldaketa Alain Sancho saxofoi jotzaileak egin du, eta Jon Kareagak abesten du.
Azaldu dutenez, Merry Chrismas Baby da sei abestietatik blues kutsu handiena duena, taldearen «sustrairik sakonenetan» errotua. Blue Christmas erritmo biziekin moldatu dute; dantza erritmoekin.
«Gabon kantuen tradizioa haurrei lotuta dagoenez, guk adin guztietako entzuleentzako diskoa egin dugu» azaldu dute.
Abenduan hainbat kontzertu emango dituzte. Datorren astean, Hondarribian egongo dira Christmas Specialdiskoa aurkezten. Sopelan, Bilbon eta Leioan ere joko dute urtea amaitu aurretik.
Durangoko 47. Euskal Liburu eta Disko Azoka
Gabonetako kantuen bertsioak, swing eta blues doinuz lagunduta
Travellin' Brothers Big Band taldeak AEBetako eta Euskal Herriko Eguberrietako piezak bildu ditu azken lanean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu