Gari eta Deloreanen lanak berritasunen artean, eta Eñaut Elorrietaren bakarkakoa
Garik disko bat plazaratuko du otsailaren amaieran. Bost urtean argitaraturiko aurrena izango da, Ez da amaiera izenburua izango du, eta Elkarren zigilua. Otsailaren hasieran kaleratuko du Igelaren Banda berrituak bere bigarren lana, Preguntatxo bat. Bixente Martinez (gitarra), Hasier Oleaga (bateria) eta Amaiur Cajaraville (kontrabaxua) dira gaur egun taldeko kideak. EñautElorrietak, bakarlari moduan, Deserria estreinakoa plazaratuko du. Datozen egunetan kaleratuko du bere hirugarren diskoa Saioak, Natura, Moonpalace Recordsekin. Pettik udaberrian argitaratu asmo du bere lan berria. Delorean eta We Are Standard dantzarako musika egiten dutenek ere aurreko lanekin lorturiko arrakasta eta nazioarteko onespena mantendu nahiko dute lan berriekin, Mushroom Pillow zigiluaren babesean biek ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu