Musika

Garik "aldi luze baterako" agurraren kontzertua emango du ostegunean, Bilborocken

Bilboko Kafe Antzokian zen abestekoa baina, Udalak hori itxi egin duela-eta, beste aretora pasatu behar izan dute emanaldia.

2009ko urtarrilaren 12a
17:56
Entzun
Gari (Legazpi, Gipuzkoa) musikariak ostegun honetan eskenatokiei "denboraldi luze baterako" adio esango die, Bilborock aretoan emango duen kontzertuarekin. Esperantzara kondenatua bere azken laneko abestiak joko ditu, hainbat lagunekin batera. Gari (1999), Eguzki berritan zaude (2000) eta 0-tik (2004) diskoetako kantak ere abestuko ditu.

Emanaldia Bilboko Kafe Antzokian zen egitekoa, baina areto hori itxita dago lehengo astetik, kontzertu batean gehiegizko edukiera izatea egotzita Bilboko Udalak hilabeteko zigorra jarri diolako. Bilborock aretora aldatu dute Gariren ekitaldia.

21:30ean hasiko da. Sarrerak hamar euroko prezioa izango du aurretik erosiz gero eta hamabi eurokoa aretoan bertan kontzertuaren egunean erosita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.