Gartxot filma iazko azaroan estreinatu zen, eta ibilbide luzea egin du geroztik Euskal Herri osoan, dela zinemetan, kultur etxeetan edota frontoietako aire libreko emanaldietan. Orain, DVD formatuan ere ikus daitezke Orreagako bardoaren abenturak, 18 hizkuntzatara itzulitako azpidatzien laguntzaz, 14 euroren trukean. Sortzaileek azaldu dutenez, zenbait tokitan pantaila handian ematen ari dira, gaur egun ere, nahiz eta horrek ez duen eragingo DVDa kaleratzeko erabakian. Hurrengo emanaldi batzuk Gernikan, Bergaran, Elgoibarren, eta Berlinen izango dira.
Konskista aurreko konkista
Herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari deitzen zaio bardo, eta horixe da Gartxot. Orreagako abade berriak, ordea, deserriratu egiten du, eta haren seme Mikelot bahitu, latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko asmoz. Baina Mikelotek ihes egiten du, eta aitarekin herriz herri hasten da kantuan. Elizak iraintzat hartzen du kantaldi bakoitza, eta fraide gerlariak bidaltzen ditu aita-semeen harrapatzera.
'Gartxot' filma DVD formatuan argitaratu dute, 18 hizkuntzatara itzulita
Sortzaileen arabera, 80 herritatik baino gehiagotatik igaro da filma; oraindik zenbait tokitan ematen ari dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu