Bere laugarren diskoa aurkeztu du gaur Gatibu musika taldeak, Gatibu, zuzenean bizitzeko gogoa izenburupean. 2002an, 2005ean eta 2008an argitaratu zituen aurrekoak. Hamabost abestik osatzen dute lan berria: horietatik hamabi zuzeneko kontzertuetakoak dira eta hiru berriak.
Oraingo eskaintzak DVD bat ere badakar; zuzeneko kontzertuekin, batik bat. Elkarrizketa batzuk, bideo-klipak eta hiru kanta berri haiek ere baditu DVDak.
Bi lagun berri sartu dira taldean. Haiekin, "zuzenekoak indartzea" da Gatiburen helburua.
musika
Gatibu, zuzenekoak indartu nahian
Taldeak laugarren diskoa atera du, baita DVD bat ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu