Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
Gernika-Lumo (1993)
22 urterekin hasi zen bertsotan, eta adin horretan izan zuen lehen plaza: Busturialdeko txapelketan. Azken Bizkaiko Txapelketan finalean izan zen, eta horrek modua eman dio lehen Txapelketa Nagusian kantatzeko.
Beñat Iguaran Barandiaran
Villabona-Amasa
(1988)
Umetatik datorkio bertsoetarako zaletasuna. Finalaurrekoetan kantatzeko sailkatu zen 2015eko Gipuzkoako Txapelketan. Eta, aurten, bigarren aldiz kantatuko du Txapelketa Nagusian.
Eñaut Martikorena Lizaso
Hernani (1995)
Hernaniko bertso eskolako kidea da. 2015. urtean Osinalde saria irabazi zuen, eta baita 2019ko Gipuzkoako Txapelketako lehen final-laurdena ere. Azken horretako sailkapena dela-eta lortu zuen Txapelketa Nagusian kantatzeko aukera.
Jone Uria Albizuri
Getxo (1990)
Ume-umetatik ikastolan hasi zen bertsolaritza lantzen. 2008an, lehenengoz hartu zuen parte Bizkaiko Bertsolari Txapelketan, eta txapeldunorde izan zen azkenekoan, 2021ean. Laugarren aldia izango du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian.
Maddalen Arzallus Antia
Hendaia (1990)
Etxeko giroan bertsozaletu zen umetan, eta 9 urterekin hasi zen Hendaiako bertso eskolan. 2021eko Xilaba Txapelketan laugarren egin ondotik, hirugarren aldia izango du aurten Euskal Herriko Txapelketa Nagusian.
Onintza Enbeita Maguregi
Muxika (1979)
Umetatik bertso giroan hezi, eta gaztetatik hasi zen bertsotan. 2006an iritsi zen lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera, eta 2018an lortu zuen txapela. Bosgarren Txapelketa Nagusia du aurtengoa.
GAUR DONOSTIAN KANTATUKO DUTEN BERTSOLARIAK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu