'Handia' filma

Gaurtik aurrera zinemetan izango da ‘Handia’ filma

Donostiako 65. Zinemaldian estreinatu zuten lana, eta gaur jarriko dute ikusgai Hego Euskal Herriko zinema aretoetan.

2017ko urriaren 20a
16:11
Entzun

Harrera beroa izan du Aitor Arriegi eta Jon Garaño zuzendarien Handia filmak aurrestreinaldietan, eta horren lekuko da Donostiako Nazioarteko Zinemaldian jasotako Epaimahaiaren Sari Berezia. Londresko BFI zinema jaialdian ere erakutsi zuten lana zuzendariek. Bada, herritarrei dagokie orain filmaren balorazioa egitea.

[Vimeo]https://vimeo.com/230735334[/Vimeo]

Migel Joakin Eleizegiren bizitzaren istorioa kontatzen du filmak; XIX. mendean ezagun egin zen, eta Altzoko Handia esaten zioten. Eleizegi Altzoko baserri batean jaio zen, 1818an. 20 urte zituela, gaitz batek jo zuen, eta etengabe hazten hasi zen, 2,42 metro luze izateraino; Europako gizonik garaiena izan zen. Horrek ospea eman zion, eta Europan zehar bidaiatzera eraman zuen, erakustaldiak egiteko. Anaiarekin egin zituen bidaia horietan, Aundiya izen komertziala erabili zuen, orduko zenbait agirik diotenaren arabera, eta horrek ematen dio filmari izena. Eneko Sagardoi du protagonista nagusia filmak, eta harekin batera ageri dira filmean Joseba Usabiaga, Ramon Agirre, Aia Kruse, Iñigo Aranburu eta Iñigo Azpitarte.

Handia filma eskainiko duten zinemen zerrenda:

Bizkaia:

Bilbon: Golem Alhondiga, Cinesa Zubiarte eta Multicines

Getxo: Getxo zinemak

Barakaldo: Colisoe Cinesa Max Ocio eta Yelmo Megapark

Leioa: Cinesa Artea

Portugalete: Dock Ballonti

Elorrio: Arriola aretoa

Gernika: Lizeo antzokia

Lekeitio: Ikusgarri zinema

Bermeo: Nestor Basterretxea aretoa

Galdako: Torrezabal Kultur Etxea

Amorebieta-Etxano: Zornotza aretoa

Gipuzkoa

Donostia: Principe, Atiguo Berri

Usurbil: Cinesa Usurbil

Errenteria: Niessen zinemak

Irun: Ocine Mendibil

Arrasate: Amaia antzokia

Tolosa: Leidor aretoa

Ordizia: Herri antzokia

Azpeitia: Soreasu aretoa

Lazkao: Areria aretoa

Zarautz: Modelo zinema

Legazpi: Zine klub Legazpi

Oñati: Oñatiko zinema

Beasain: Usurbe antzokia

Eibar: Koliseoa

Andoain: Bastero kulturgunea

Zumarraga: Zelai Aristi aretoa

Araba

Gasteiz: Florida, Gorbeia zinemak eta Yelmo Boulevard

Nafarroa

Iruñea: Golem Baiona, Golem La Morea eta Yelmo Itaroa

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.