KOMUNIKAZIOA

Gaztaroko Errenteria gogoan

Errenterian jaio eta Txilen bizi den Josebe Etxabegurenen oroimenekin, film labur bat egin zuten Maite Alberdik eta Giedre Zickytek. Egunotan New York Times-en webgunean dago ikusgai.  

2016ko irailaren 16a
18:06
Entzun

Ni ez naiz hemengoa. Ez da soilik Joseba Sarrionandiaren liburuaren izenburua; Maite Alberdik eta Giedre Zickytek eginiko film labur baten izenburua ere bada. Alzheimerrak jota gero eta oroitzapen gutxiago dituen Josebe Etxabeguren errenteriar txiletartua da protagonista.

Etxabegurenek ez du oroitzen, adibidez, ia urtebete daramala berea ez den etxebizitza batean bizitzen. Ongi oroitzen du, ordea, Errenteriako lantegiak, gaztaroko giroa, euskara. Kontra egiten badiote ere, sutsuki defendatzen du euskal herritarra dela, eta ez espainiarra.

Film Laburra bere webgunean eskegi du asteon New York Times egunkariak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.