Gerald Bloncourt argazkilari, idazle eta margolari haitiarra hil da, 91 urterekin
ARGAZKILARITZA. Gerard Bloncourt kasualitatez hasi zen argazkilaritzan. Haiti sorterrian iraultza sustatzeagatik, heriotza zigorra ezarri zioten, eta Aime Cesaire idazlearen laguntzaz heldu zen Frantziara. Han hasi zen argazkilari lanetan. Ezagunenetako bat, Salazar diktadorearen mendeko Portugaldik ihes egindako emigranteen Parisko txabolategiena. Gerora, margolaritzan eta poesiagintzan ere aritu zen. Astelehenean hil zen, Parisko bere betiko etxean. 91 urte zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu