kultura

'Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak' argazki erakusketa ikusgai Euskal Herrian

Urtea bukatu artean Gernika-Lumo, Donostia, Eibar, Bilbo eta Gasteizen ikusteko aukera izango da.

2012ko martxoaren 14a
18:12
Entzun

2012 Euskadi Fundazioak Gerra eta Bakea: zuzeneko begiradak erakusketa aurkeztu du gaur Bilbon, eta urtea bukatu artean Gernika-Lumo, Donostia, Eibar, Bilbo eta Gasteizen ikusteko aukera izango da. Erakusketan munduko argazki-kazetari ospetsuenetako 33k parte hartzen dute, bina argazkirekin. Aurkezpenean, hain justu, Samuel Aranda World Press Photo sariaren irabazlea izan da gonbidatu gisa. 

Bake eta Askatasunaren aldeko Kulturen Urtearen barruko erakusketak guztira 66 irudi bildu ditu; David Burnett, Don MacCullin, Enrique Meneses, Patrick Chauvelen, Goran Tomasevic, Carolyn Cole edota Arandarenak.

Lehenik eta behin Gernikako Bakearen Museoan izango da: martxoaren 23tik maiatzaren 5era arte. Donostiako San Telmo Museoan maiatzaren 15tik uztailaren 12ra arte egongo da, Eibarko Armagintzaren Museoan uztailaren 17tik abuztuaren 9ra, Bilboko Zabalguneko Merkatuan abuztuaren 27tik urriaren 18ra eta Gasteizko Vital Kutxaren Fundazio Aretoan urriaren 23tik abenduaren 11ra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.