•Filiazio politikorik izan duzu inoiz? Ez.
•Politikari izendapena onartuko zenuke orain? Bai. Kultur politika egiten ari naiz. Lau urte hauetan politikari naiz.
•Zein da ikusi duzun azken filma? Azkenaldian, excel-ak ditut buruan. Cesc Gayren Una pistola en cada manoeta Zhang Yimouren Red Sorghum.
•Euskal zinemaren loratze bat al dugu? Orain artean euskarazko filmak oso aldian behinekoak ziren, kasik heroizitate bat. Beste naturaltasun batekin hasi dira egiten. Euskaraz lan egiteko kapaz den profesional onak daude, eta frogatu egin dute posible dela. Badago euskal zinema euskaraz, eta egongo da.
•Irakurri duzun azken liburua? Kirmen Uriberen Mussche hasi berria daukat.
•Idazle bat nabarmentzekotan... Asko daude, baina Ramon Saizarbitoria apartekoa iruditzen zait. Harkaitz Canoren Twist oso liburu fuertea iruditzen zait. Atxaga, Izagirre...
•Norekin izango zenuke solasaldi intelektual bat? Askorekin. Bi dauzkat pendiente. Julio Le Parc artista argentinarra da bat. 80 urte ditu. Oso ezkerrekoa, oso konprometitua, oso aurrerakoia. Parisen du erakusketa antologikoa oraintxe. Tabakaleran izan zen. Bernard Stiegler filosofo frantsesa da bestea. Gogoeta interesgarriak egin ditu mundu digitalari buruz. Nola entretenimenduaren presioa ari den kultura jaten, eta nola diruak antolaturiko eraso etengabe bat daukagun intelektualitatearen eta plazeraren aurka. Gehiegikeriak nola itotzen duen gauza berriak bilatzeko gogoa.
•Azken urteetan zein artista edo arte mugimenduk liluratu zaitu? Gure artean, Ibon Aranbarriren lana oso potentea da, edota Cristina Iglesiasena. Gure artistek badute sona munduan, eta ez soilik betiko izenek.
•Lanean musika entzuten duzu?
Ez. Lana amaitzean pieza bat entzuten dut, lasaitzeko eta plazera hartzeko. Musika klasikoa batez ere. Gehien hunkitzen nauena da.
•Sare sozialak, bai edo ez? Hor nago, baina begirale modura. Parte hartu, gutxi. Izaera aldetik ere ez naiz gauzak partekatu zalea. Bakarti samarra izan naiz beti, eta azken urteetan egin ditudan lanetan, oso kontuz hitz egitekoak izan dira, beraz...
•Gastronomia kultura da? Zentzu zabal batean, bai, eta zentzu zorrotz batean... baita ere. Egiten den konplexutasuna kultura da, eta gure sukaldariek jakin dute beren lana muturreraino eramaten. Oso ausartak izan dira, eta asmatu dute.
Gertutik gertura

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu