Getxoarteko lan bat denda batetik kendu dute, bizilagunek presionatuta
Endika Basagurenek erlijioari lotutako ikonografia darabil obran, «moral bikoitza» salatzeko
Besteak beste, Ama Birjina haurdun bat eta Kristo alkoholizatu bat islatzen dituen obra bat kendu egin dute Getxoko denda batetik, saltoki guneko bezeroen kexen ondorioz. Getxoarte arte azokaren barruan jarri dute Endika Basagurenen obra, baina dendaren jabeak bere kasa erabaki du kentzea. Hark esan duenez, ez zekien zer-nolako lana jarriko zuten bere komertzioan, baina hura paratuta, ohiko bezeroen kexuak jaso ditu. «Jendeak eskandalutzat jo du». Artista bera ulerbera azaldu da erabakiarekin, «jende batek adierazi diolako dendariari ez dela berriro sartuko». Obrarentzat beste leku bat bilatuko du Getxoko Kultura Gelak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu