Musika

Gil Scott-Heron hil da, rap eta hip hoparen 'aita pontekoa'

1970ean soularen, jazzaren eta bluesaren hitzerako joera indartu zuen. [YouTube]http://youtu.be/qGaoXAwl9kw[/YouTube]

2011ko maiatzaren 28a
16:47
Entzun 00:00:0000:00:00

Atzo arratsaldean Gil Scott-Heron poeta eta musikagilea hil zen New Yorken, 62 urte zituela. NPR irratiak eman du gaur albistea. Scott-Heron rap eta hip hop musika estiloen aita pontekoa dela esan izan da, 1970ean soularen, jazzaren eta bluesaren hitzerako joera indartu zuelako, The Revolution Will Not Be Televised moduko abestiekin.

 

Hamabi diskotik gora grabatu zituen. AEBetako beltzen ahotsa izan zen, eta bera izan zen Hego Afrikako apartheida kritikatu zuenetako lehen kantarietako bat. Masa hedabideekin ere oso kritiko izan zen, baita energia nuklearraren erabilerarekin ere.

1980an bere ibilbidea eten egin zen, baina hamalau urte geroago Spirits diskoarekin itzuli zen. Azken lana iaz argitartu zuen: I'm New Here.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.