Gipuzkoako historia sustatzeko elkartu dira

Erredakzioa
Donostia
2012ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Gipuzkoako historiari buruz ikertzen aritzen diren guztien arteko lotura eta esteka izatea, horren inguruan eztabaida kritikoa piztea eta guztien artean historiari buruzko informazio eguneratua zabaltzea» xede duela, Miguel Aranburu Gipuzkoako Historialari Elkartea sortu dute Euskal Herriko unibertsitateetako zenbait historialari eta irakaslek. Hilero Gipuzkoako historiari buruzko hitzaldi sorta bat antolatuko du elkarteak, «ezezagunak, gutxi ezagutzen direnak edo berrinterpretatuak izaten ari diren gaiak» jorratzeko, Alvaro Aragon Ruano eta Jose Luis Orella Unzue irakasleek atzo elkarte berria aurkeztean adierazi zutenez.

Gipuzkoan hamar urte dira Historia eta Geografia ikasketak eskaintzen duen fakultaterik ez dagoela, eta horren ondorioz, elkartearen sortzaileen ustez, ikerketa arloan Gipuzkoako historia azkenaldian atzeratua dabil beste lurralde batzuetakoaren aldean, Bizkaikoaren eta Arabakoaren aldean bereziki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.