Lehen faseko eskualdeko saioak egin ondoren, final-laurdenen atarian da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa; hilaren 25ean, larunbatean, jokatuko da Oñatin final-laurdenetako lehen saioa.
Irailaren 26an abiatu zen txapelketako lehen fasea. Lau eskualdeetako saio bakoitzean seina bertsolarik jardun zuten. Kostaldeko eskualdetik Iñigo Manzisidor, Iñigo Izagirre, Unai Muñoa, Andoni Otamendi, Iñaki Gurrutxaga eta Xabier Sukia sailkatu ziren zuzenean final-laurdenetara; Hernanialdetik, Jon Martin, Aritz Zerain, Joxe Luis Urdangarin, Estitxu Eizagirre, Iker Osa eta Agin Rezola; Leintz-Urolatik, Jokin Uranga, Ainhoa Agirreazaldegi, Leire Ostolaza, Xabier Astigarraga eta Mikel Arrillaga; eta Goierriko taldetik, Ekaitz Goikoetxea, Iban Urdangarin, Alfontso Jimenez eta Amaia Agirre. Horietaz gain, puntuen arabera, beste bost bertsolari pasatu ziren bigarren fasera: Alaitz Sarasola, Iker Zubeldia, Felix Zubia, Bixente Gorostidi eta Nahikari Gabilondo.
Euskal Herriko Txapelketa Nagusitik zuzenean sailkaturikolau bertsolarik Nerea Elustondo, Unai Agirre, Arkaitz Goikoetxea eta Aitor Sarriegi osatuko dute final-laurdenetako bertsolari multzoa.
Final-laurdenak, hurrengo hiru asteburuetan
Oñatin jokatuko da lehen kanporaketa, ostiralean, Santa Ana antzokian, 17:00etatik aurrera. Iban Urdangarin, Iñigo Izagirre, Jokin Uranga, Estitxu Eizagirre, Xabier Sukia eta Nerea Elustondo ariko dira. Hilaren 26an, Ordizian,egingo dute final-laurdenetako bigarren saioa: Alfontso Jimenez, Iker Zubeldia, Felix Zubia, Leire Ostolaza, Unai Muñoa eta Unai Agirre ariko dira. Azaroaren 1ean, Hernanin jardungo dute Nahikari Gabillondok, Joxe Luis Urdangarinek, Iñigo Manzisidorrek, Iñaki Gurrutxagak, Agin Rezolak eta Ekaitz Goikoetxeak.
Xabier Astigarraga, Bixente Gorostidi, Ainhoa Agirreazaldegi, Jon Martin, Andoni Otamendi eta Arkaitz Goikoetxea ibiliko dira bertsotan, Zumaian, azaroaren 2an. Andoainen jokatuko da final-laurdenetako azken saioa, azaroaren 9an. Aritz Zerainek, Iker Osak, Alaitz Sarasolak, Mikel Arrillagak, Amaia Agirrek eta Aitor Sarriegik kantatuko dute.
Finalerdiko saioak igaro ondoren iritsiko da finala jokatzeko tenorea. Euskal Herriko txapelketakoformulari jarraiki, sailkatutako zortzi bertsolarien artetik txapela bi onenen arteko buruz burukoan jokatuko da, Irungo Artaleku kiroldegian, abenduaren 14an, arratsaldez.
Gipuzkoako txapela lortzetik gero eta gertuago
Oñatiko saioarekin abiatuko da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bigarren fasea, etzi
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu