Musika

Gontzalo Pelaes Egan, Trabuko eta Kiñu musika taldeetako kide izandakoa hil da

Gaur izango dira haren aldeko hiletak, 19:30ean, Azpeitiko parrokian

2007ko urtarrilaren 8a
16:43
Entzun 00:00:0000:00:00
Gontzalo Pelaes musika talde ezagunetan ibilitakoa hil egin da, gaixotasun baten ondorioz. Egan, Trabuko eta Kiñu taldeetan ibilitakoa da, bajoa jotzen. 2005ean Egan taldeak 35 urte bete zituela-eta elkarrizketa egin zioten Gontzalo Pelaesi, honela zioen bertan: "Ni 1974an sartu nintzen Egan taldean, Iñaki Arenas soldadu joan zenean, hain zuzen. Egan, berbenetarako euskal talderik ez zegoela-eta sortu zen, kantu ingelesak euskaratuz".

Pelaes Idiazabalen jaio baldin bazen ere, urte askoan Azpeitian bizi izan da. Haren aldeko hileta elizkizunak gaur izango dira, 19:30ean, Azpeitiko Parrokian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.